Jusquauretrait kolektiboa Frantziako gobernuak indarrean ezarri nahi duen lan legearen aurkako mugimendua da eta azken asteotan ekimen asko abiarazi du eta ekintza ugari egin, lan erreforma gupidagabe hori geldiarazteko asmoz. Ipar Euskal Herrian ere izan du oihartzunik mugimenduak eta horren erakusgarri aipa liteke lehengo egunean Miarritzeko autobideko ordainlekua trabatu zutela […]