HIZPIDEA: Frantziako lan legearen aurkako borroka

Jusquauretrait kolektiboa Frantziako gobernuak indarrean ezarri nahi duen lan legearen aurkako mugimendua da eta azken asteotan ekimen asko abiarazi du eta ekintza ugari egin, lan erreforma gupidagabe hori geldiarazteko asmoz. Ipar Euskal Herrian ere izan du oihartzunik mugimenduak eta horren erakusgarri aipa liteke lehengo egunean Miarritzeko autobideko ordainlekua trabatu zutela zenbait orduz protesta gisa. Hizpidea magazinean egin diogun elkarrizketan, bertako kide den Benane Oxandabaratzek, mugimenduak mobilizaziorako duen indarra azpimarratzeaz gain, bere harridura ere adierazi du, Frantzian ezkerrekoa omen den gobernu batek langileen eskubide historikoak hausteko duen borondatea ikusirik.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Symbiosis koreografia, lau gorputz, aurrez aurre, dantza garaikidea Ziomara Hormaetxeren eskutik

og. Eka 16 , 2016
Ziomara Hormaetxe Symbiosis lana aurkeztuko du asteburuan La Fundicion aretoan. Pieza honetan gizakiak duen lotura afektibo, emozional edota fisikoez eta horien ondorioez gogoeta egiten du. Lau gorputzek, aurrez aurre, elkar erakartzen edo elkar aldaratzen dute, baina ezin dira bereizi. Elkarren beharra dute. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160615_ziomara.mp3 Deskargatu Hemen.  

Honekin lotuak