Komunikazio udaleku irekiak antolatu dituzte Mondragon Unibertsitateak eta Goiena Komunikazio Taldeak, estreinakoz; astebeteko bi txanda egongo dira, uztaileko lehen eta bigarren asteetan, eta www.goiena.eus/bereziak/udalekuak sareko gunean eman daiteke jadanik izena. Gaur egun dugun komunikazio gaindosiari kritiko begiratzeko erramientak emateaz gain ondo pasatzeko udalekuak izango dira Horrela kontatu digu Zuriñe Maguregik […]

Gaurko saioan bikote harremanen inguruan mintzatu da Amaia Urrejola sexologoak. Bikote harremanetan ematen diren kontratuez hitz egin digu. Bikotearen artean jarritako mugak, argiak, flexibleak eta bien artean adostuak izan behar dira. Modu positiboan eraiki behar dira hauek.Pertsonak konplexuak gara eta halakoxeak dira ondorioz harremanak ere. Baina horixe da hain zuzen […]

Nola sortu espazio komunikatibo komuna Euskal herrian? Kezka horretatik abiatuta, Ezkerraberri Fundazioak gogoeta saioa antolatu  du euskal hedabideetako ordezkariekin, beren gogoetak parteka ditzaten. Helburu praktikoa du gogoetak,  orain arteko gabeziaren arrazoietako diagnostikoa partekatzea eta aurrera begira egin litezkeen urratsak identifikatzea. Urtarrilaren 31an Bilboko Bizkaia aretoan izango da jardunaldia. Iñaki Irazabalbeitiak eman digu […]

UEUk gaur Eibarren  euskal komunikazio eremua aztertzeko jardunaldia antolatu du. Jardunaldiko gidari Patxi Azpillagak azaldu digunez, Euskal komunikazioak gaur adinako hedabide, kontsumitzaile eta profesional egundo izan ez duen arren, eremuaren errealitatea ez da hain ona. Egoera ikertzeko eta bidean jarraitzeko, euskal komunitatearen egoera zein den hausnartzeaz gain, Euskal komunikazio eremutik […]