PLAZERA ZURE ESKUETAN: Bikote harremanetan komunikazioa

Gaurko saioan bikote harremanen inguruan mintzatu da Amaia Urrejola sexologoak. Bikote harremanetan ematen diren kontratuez hitz egin digu. Bikotearen artean jarritako mugak, argiak, flexibleak eta bien artean adostuak izan behar dira. Modu positiboan eraiki behar dira hauek.Pertsonak konplexuak gara eta halakoxeak dira ondorioz harremanak ere. Baina horixe da hain zuzen ere aberasten gaituena. Aprobetxatu dezagun hazteko eta bikote harreman onuragarriak eraikitzeko. Saioa bukatzeko “Ética promiscua” liburua gomendatu digu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Jone Uria irabazle Lekeition, eta finaleko zortzikotea osatuta

al. Abe 3 , 2018
Azken finalaurrekoa jokatuta, hauek izango dira abenduaren 15ean Bilbao Arenan egongo diren bertsolariak: Miren Amuriza Plaza, Nera Ibarzabal Salegi, Jone Uria Albizuri, Xabat Galletebeitia Abaroa, Etxahun Lekue Etxebarria, Onintza Enbeita Maguregi, Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’ eta Aitor Bizkarra Ruiz. Gaurkoan Lekeitiko saioa aztertu dugu Erlantz Ibargurengoitiarekin. Sarrera guztiak agortu ziren Lekeition Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren eta azken finalaurrekorako. Giro […]

Honekin lotuak