Lau Behi taldeak “Onenak” bilduma argitaratu berri du. Bere Ibilbideko kanturik esanguratsuenak. Donostiako laukotearen ibilbidea birpasatu dugu Rafa Ruedaren laguntzaz. Hamalau abesti jasotzen ditu bildumak, eta horietako bi aurten grabatutako kantu berriak dira, “Positiboan” eta “Hogei urte”. Mikel Azpiroz taldekidearen Mamusik zigiluak argitaratu du diskoa eta Durangoko Azokan eskuratu ahal […]