Lau Behi taldeak “Onenak” bilduma argitaratu berri du. Bere Ibilbideko kanturik esanguratsuenak. Donostiako laukotearen ibilbidea birpasatu dugu Rafa Ruedaren laguntzaz. Hamalau abesti jasotzen ditu bildumak, eta horietako bi aurten grabatutako kantu berriak dira, “Positiboan” eta “Hogei urte”. Mikel Azpiroz taldekidearen Mamusik zigiluak argitaratu du diskoa eta Durangoko Azokan eskuratu ahal izango da. Diskoa aurkezteko kontzertu bakarra eskainiko du taldeak, 2017ko otsailaren 5ean, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian.
Deskargatu hemen.