Muxika eta Sopela; Sopela eta Muxika. Maiatzeko uzta oparoa, buru-belarrien gozagarri Udabarrian Bertsotan ekimenaren bi bala hedatu ditugu POTTO saioan. Potojorran , Taket , Lilibertso, Kilika, Elorri… bertso-eskoletako lagunak kantuan, udazken-faserako sailkatzeko bidean. Mikel Goiriena, Maite Sarasola, Ander Ezeiza, Ana Pikallo, Inazio Vidal, Ibai Amillategi, Naroa Torralba, Mikel Retolaza…. Izen-abizen […]

Pottok ez du etenik Bilbo Hiria irratiaren uhinetan, eta dena ez denez puntuazio eta txapelketa… gaurko saioan Gernikara joan gara eta bertako Lizeo antzokian bertso-jaialdi handia izan dugu gozagarri: Astelehen bezperako bertso-saioa. Urriaren 24an kantuan izan ziren Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia, Etxahun Lekue, Unai Iturriaga, Miren Amuriza eta Andoni Egaña; […]

Gaurko saioan Barakaldo eta Gernika bisitatu ditugu. Hirukotea eta laukotea kantuan. Barakaldoko Lasesarre kiroldegian, SASIBURU euskara taldeak antolatuta, kantuan izan ziren Ane Labaka, Etxahun Lekue eta Jon Barrocal, Ander Ezeizaren aginduetara; Gernikan, berriz, LILIBERTSO eskolaren eskutik, laukotea izan genuen taulagainean, Unai Mendiburu, Ibai Amillategi, Mikel Retolaza eta Koldo Muñiz. Aukeraketa […]

Gernika aldera joan gara eta 2021eko urtarril-otsailean izandako bi jaialdi ekarri. Eskolarteko finalean kantatu behar zuten Leire Vargas, Naia Arrizabalaga eta Irune Basagoiti kantuan izan ziren urtarrilean Etxahun Lekue eta Maialen Lujanbiorekin; otsailean eta Muxikan, berriz, Enare Muniategi, Koldo Gezuraga, Iker Uriarte eta Gorka Pagonabarraga. Bertsoa eta prosa uztartu zaleak […]