POTTO: Gernikan urtarril-otsailean izandako bi jaialdi eta Lilibertso eskola

Gernika aldera joan gara eta 2021eko urtarril-otsailean izandako bi jaialdi ekarri.
Eskolarteko finalean kantatu behar zuten Leire Vargas, Naia Arrizabalaga eta Irune Basagoiti kantuan izan ziren urtarrilean Etxahun Lekue eta Maialen Lujanbiorekin; otsailean eta Muxikan, berriz, Enare Muniategi, Koldo Gezuraga, Iker Uriarte eta Gorka Pagonabarraga.
Bertsoa eta prosa uztartu zaleak garenez, Ander Elortegi elkarrizketatu dugu eta LILIBERTSO eskolaren lana ezagutu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Txikipedia", euskarazko entziklopedia txiki eta askea

og. Mar 4 , 2021
Euskarazko Wikipedia sortzearekin nahikoa ez, umeei zuzendutako entziklopedia askea heldu da orain dela gutxi Euskal Herrira: Txikipedia. Umeentzako moduko lexiko eta sintaxiarekin egina dago eta 2800 artikulu baino gehiago ditu jada. Koldo Biguri Txikipediako lan taldeko kideetako bat izan da gaur gurekin proiektu honi buruzko xehetasun guztiak kontatzeko. Adi!   […]

Honekin lotuak