Iaz bezala, aurtengo Emakumeen Egunean ere grebara deitu du Euskal Herriko mugimendu feministak, Ikasleen, enpleguaren, kontsumoaren, zaintzaren eta pentsioen arloak izango dira nagusi; antolatzaileek, ordea, jakinarazi dute «zaintzaren gatazkari» zentralitatea emango diotela: bizitzak erdigunean jarriko dituzte.  Euskal  Herriko  txoko guztietan prestaketa lanak egiten dabiltza, asanblada irekiak Martxoaren 8ko protesta antolatzeko.  […]