“Abiada Feminista” mitina bihar Bilbon

Iaz bezala, aurtengo Emakumeen Egunean ere grebara deitu du Euskal Herriko mugimendu feministak, Ikasleen, enpleguaren, kontsumoaren, zaintzaren eta pentsioen arloak izango dira nagusi; antolatzaileek, ordea, jakinarazi dute «zaintzaren gatazkari» zentralitatea emango diotela: bizitzak erdigunean jarriko dituzte.  Euskal  Herriko  txoko guztietan prestaketa lanak egiten dabiltza, asanblada irekiak Martxoaren 8ko protesta antolatzeko.  Larunbaterako Abiada Feminista deituriko ekitaldia antolatu dute Bilbon Bizkaiko mugimendu feministak. Ekintza honen bidez, hauxe nabarmendu nahi dugu jendartean: zergatik egingo dugu greba emakumeok? Nor dago deituta grebara? Zein dira grebaren edukiak? Galdera horiei eta beste askori erantzuteko egingo dute  “Abiada Feminista” Bizkaiko herri eta auzo guztietako mugimendu feministaren baitako taldeok batera.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: AFRIKATIK ETORRITAKO LEHENGUSINA

ol. Ots 22 , 2019
Hodeik, bere lagun batek afrikatik etorritako lehengusina berria daukala komentatzen ari saio Lurri . Ba ahal dakizue afrika non dagoen? https://bilbohiria.com/docs2/2019/gaurezdagoeskolarik/190222-gaurezdagoeskolarik_usoa.mp3 Deskargatu hemen.  

Honekin lotuak