Adin txikiko transexualen familiek ekitaldi xume batekin ospatuko dute euren errealitatea ikusarazten emandako hamarkada. Naizen sariak emango dizkiete Kattalingune eta Harrotuko langileei eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei. Ekitaldian, maiatzean Bilbon izango den Nazioarteko Biltzarra aurkeztuko dute. Bertan bilduko dira hainbat herrialdetan haur eta gazte transen inguruan ikertzen eta lanean […]
