Okinak eta ogigintza irakasleak gerturatu zaizkigu saioaren amaieran. Izan ere, Zaparrada Haur Konpartsak gaur antolatu du urteroko zita: ogi tailerra. Duela urte batzuk tailerrean parte hartzen zuten neskak dira egun irakasle eta haiekin aritu gara ogia nola egiten den ikasten. https://bilbohiria.com/docs2/2024/aste%20nagusia/240820_zaparrada.mp3 Deskargatu hemen.
ogia
Ongi etorri Bilbo Hiria irratiko sukaldera. Oroitzapen historikoa, ohiturak, erreferentzia sozio-kulturalak, esaerak, atsotitzak, kontzeptuak, konnotazioak, jokorako gaiak, baliabideak, hitzen arteko loturak eta esatari-entzuleen arteko konplizitateak horiek guztiak gure saioaren osagaiak. Lapikoak martxan ditugu, sukaldea prest! Gaurkoan kroketak egin ditugu Iratxerekin. Eguneko plazer txikia, etxeko atea ireki, eskailerak jaitsi, kalera atera, […]
Gaurkoan, ogi goxo-goxoa egiten ondo ondo pasatzeko errezeta egingo dugu. OGIA Osagaiak: 2 zuringo 20gr olio Gatza Azukrea Legamia L’Hirondelle (42gr) 500 gr irina 400zl ur (Schär irinarekin bada) Zuringoak harrotu Edalontzi batean ura, olioa, gatza, azukrea eta legamia bota eta nahastu. Zuringoak eta irina gehitu eta dena irabiatu. Sukaldeko […]
Gaurko saioan Zaparrada haur konpartsako lagunak izan dira saioan. Haurrentzako eta haurrez osaturiko konpartsa da Zaparrada. Izan ere, Bilboko Aste Nagusian zehar, haurrentzako antolatzen diren ekitaldi edo ikuskizun ofizialetatik at, gaztetxoek hainbat ekintza egiteko aukera izaten dute. Gaurkoan bazkaltzeko ezinbestekoa den ogia egin dute. Gaztetxoenek ogia nola egiten dute azaldu […]