Ostegunean, abenduaren 14an, Berbagunearen 6. edizioan 1.000 lagun inguru elkartuko dira Azkuna Zentroan hainbat mahairen inguruan euskara erabiltzeko eta partekatzeko. Euskaraz jakin eta hitz egiten dutenen eta euskara ikasten ari diren pertsonen arteko topagunea da Berbagunea, euskaraz hitz egiteko giro lasaian. Ostegunean, egun osoan zehar, 09:30etik 19:30era, adin eta maila guztietako pertsonak mahai […]