Gaur estreinatuko da Caminho Longe filma, 17:00etan Bilboko Multicines 7 zinema aretoetan, azkenik, Donostiako iazko festibalean aurkeztu ondoren eta pandemiak aurrestreinaldiak atzeratu ostean. Hego Euskal Herriko gainerako hiriburuetan eta Bartzelonan ere estreinatuko da aldi berean dokumental hau. Sao Tome irlan, Sao Tome i Príncipe herrialde txikian 33 urte eman zituen […]

Cesaria Evoraren kanta ezagun baten izenburua hartu dute Josu Martinezek eta Txaber Larreategik Alfonso Etxegarai plentziarraren itzuleraren kontakizunari titulua jartzeko. 40 urte dira Etxegaraik Plentziatik alde egin behar izan zuenetik, eta azken 33 urteak deportatuta eman ditu Sao Tome irla txikian.  “Sagarren denbora” filmean errealitate horretara hurbildu ziren zuzendari biak. […]