Toledoko Itunak urriaren 27an egingo duen bileran pentsioak erreformatzeko gomendioak adostuko dira. Hori dela eta, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduko kideek gutun bat eman diete alderdi politikoei beren aldarrikapenak gogorarazteko eta proposamen batzuen edukiari buruz duten iritzia jakinarazteko. Hori azaltzeko prentsaurrekoa eskaini dute Andrea Uña eta Xabier Isasa Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduko bozeramaileek […]