Bizkaiko bertsolari txapelketaren azkenaurreko finalerdia eta Bakaikuko barnetegian antolatutako bertso-saioa aletu ditugu. Txapelketa eta puntuaziorik gabeko plaza. Santurtziko saioan Jone Uriak eskuratu du finalerako txartela eta atzetik izan ditu (urrun) Txaber Altube, Aitor Bizkarra, Unai Mendiburu, Mikel Goiriena eta Bittor Altube. Bakaikuko barnetegian, berriz, bertso-saio bixia eskaini zuten Aissa Intxaustik, […]
Aste honetan Argiak ale berezia kaleratu du, monografikoa, Palestinari buruzkoa. Gai asko landu dituzte, hiru ekarri ditu Gorka Peñagarikanok. Jaldia Abubakra-ri eginiko elkarrizketa. Errefuxiatu palestinarra da, askapen mugimenduko kidea, Euskal Herrian izan da aurreko astean. Gazako tunelak, ospetsuak egin dira Israeli aurre egiteko erabiltzen ari delako Hamas. Aurrera begiratua: zein […]
Azaroaren 30eko greba feminista orokorrak enpresa-batzordeen 15000 atxikimendu baino gehiago jaso ditu eta 100 mobilizazio baino gehiago deitu dituzte egun horretarako. ELA, LAB, STEILAS, ESK, EHNE, ETXALDE eta CGT sindikatuek azaroaren 30eko greba feminista orokorrarekin bat egingo dute. Bilbon, goizeko mobilizazio nagusia 12:00etan egingo da udaletxe parean; arratsaldeko manifestazioa berriz, […]
Azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorraren prestakuntza aztertu dugu. Euskal Herriko mugimendu feministak deituta azaroaren 30ean Greba Feminista Orokorra izango da, hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek bultzatuta. Ohiko agenda sindikalaren deialdiak zerrendatu eta gero, greba deialdia aztertu dugu. Hasteko, Maddi Bilbao Bizitzak erdigunean koordinadorako eta Bilboko mugimendu feministako kidearekin egon […]
Arriaga Antzokian estreinaldia izango da bihar Osteguna. Eva Guerrero eta Garazi Lopez de Armentia igoko dira agertokira Tierra de Nadie (Inorena ez den lurra) dantza ikuskizuna estreinatuko dute, Guerrerok berak zuzendutako piezan. Horiekin batera, Yolanda Bustillo eta Carla Sevilla arduratuko dira bi dantzariei zuzeneko ahotsarekin eta musikarekin laguntzeaz. Dantza,ahots eta […]
Gaur Amerikako musikaren oihartzun klasikoak dituen disko batekin hasiko gara. Dylan Leblanc-en musika bidegurutze bat da non Neil Young bera egon zitekeen auto stop egiten, sinpleki. Coyote izena du bere azken diskoak eta benetan disfrutatzeko grabazioa da. Hurrengo artista Azkoitiakoa da. Abaunz izenarekin grabatu du Xabier Bastidak 24 abesti biltzen […]
Nabar izena du Moxalen hirugarren lana. Hannot Mintegia dago Moxal proiektuaren atzean. Intimoa eta korala dela esan digu diskoa. Lagun asko izan ditu eta aldamenean. Diskoa etxean eta leku ezberdinetan eginikoa da, Irunen Ainara Le Gardonekin, edo Duranan Gako beltz estudioan Miren Narbaiza eta Joseba Baleztenarekin. Argi Ilunekin jolastu nahi […]
Programa honetan hiru gai komentatzen gastatu ditugu genituen 60 minutuak. Hori bai, hasi baino lehen, Tracking Bilbaori buruz hitz egingo dugu, aste honetan hasiko baita bere hamaikagarren edizioa eta kultura digitalarekin, bideojokoekin eta podcastekin lotutako eduki ugari ekarriko baititu. Albisteen atalean aipatzen dugu, alde batetik, azterlan batek aipatzen duela, besteak […]
Bere herriaren alde bizia eman duen idazle palestinarra, izena aipatzerik nahi ez zuen poeta euskalduna eta lapurtutako sari literarioa. Gainera, Literaturako Nobel Saria jaso berri du idazle euskaldun batek. Nor ote? BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2023/LiburuenErrepublikaTxikia/231116_LiburuenErrepublikaTxikia09.mp3 Deskargatu hemen.
Azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunean Euskal Herriko hiriburu nahiz herri ugaritan mobilizazioak deitu ditu Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Indarkeria matxistak aurpegi ugari dituela azaldu du mugimenduak. Larunbatean, Bilboko manifestazioa Jesusen Bihotza plazatik abiatuko da arratsaldeko 18:00etan. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231120_eh_mugimendu_feminista.mp3 Deskargatu hemen.
