Larunbatean  ekintza ugari egingo dituzte Gasteizen, 100 urte, bakarrik ezin da! lelopean. Hala Bedi irratiak, Gasteizko Gaztetxeak, Auzolana Pilotalekuak, Errekaleor Bizirik-ek eta Sumendik elkarlanean.  Gasteizko gune autogestionatu eta alternatiboen 100. urteurrena aitzakia hartuta. Urte luze hauetan aldarrikatu dugun eta egun aldarrikatzen dugun Gasteiz herriaren adibide bat osatu nahi dugu, adierazi […]

Joan den larunbatetik Israelgo Estatua Gazako Zerrenda bonbardeatzen ari da. Lurreko zein aireko erasoaldiak izaten ari dira, eta dagoeneko Israelgo armadak 2.500 palestinar baino gehiago hil ditu , zibilen aurkako etengabeko bonbardaketekin. Palestinako herriak 1948tik darama sionismoak egin nahi duen genozidioari aurre egiten eta hilketak, atxiloketak, kartzela zigorrak eta abar […]

Gaur goizean, Kafe Antzokian, Euskalgintzaren Kontseiluak eta ELA, LAB, Steilas, CGT, ESK, Hiru, EHNE euskal  sindikatuek agerraldia egin dute prentsaren aurrean, Etxalde, Olatukoop eta Pentsiodunen Mugimenduarekin batera. Guztiek egin dute bat azaroaren 4an Bilbon oldarraldi judizialaren aurrean deitutako  manifestazioarekin, eta bakoitzak bat egiteko bere motiboak azaldu ditu. Erasoek ez dutela […]

Oier Gorosabel fisiterapeutaren tartea berreskuratu dugu. Ohiko den bezala gai baten bueltan aritu zaigu, gaurkoan; mina. Ederra litzateke minaren aurrean klik egin eta desagerraraztea. Batzuek badakite nola egin: begira Indiako fakirrak, ezpata gorputzean sartuta zirkinik egin gabe; edo erlaxazio egoeran zegoela bere buruari su eman zion Thich Quang Duc bontzo […]

Euskaraz lan egiteko eskubidearen alde, lan munduko sindikatu eta eragile nagusiek bat egin dute azaroaren 4an euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldia salatzeko Bilbon egingo den manifestazioarekin. Agerraldian izan dira, besteak beste, Pello Igeregi ELA sindikatuko euskara arduraduna, Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile orokorra, Leire Udabe OLATUKOOPeko ordezkaria, Arantza Urrezti Euskal Herriko Pentsiodunen […]

Adierazpen askatasuna eta osasuna izango dituzte hizpide gaur eta bihar Bilboko Bilborocken egingo den Lucia Martínez Odriozola Kazetaritza Feministari buruzko III. Kongresuan. Pikara Magazinak antolatu du eta guztira 120 pertsona baino gehiagok hartuko dute parte hizlarien, aurrez aurreko parte-hartzaileen eta online parte-hartzaileen artean. Eta Bilborock izango da aurrez aurreko hitzorduen […]

Beste Potto saioa bat dugu airean, Bilbo Hiria irratiaren bertsoaren lubakian. Bizkaiko Bertsolari txapelketaren baitan, Gernika eta Arrigorriaga kanporaketen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai. Arrigorriaga eta Gernikan Iruri Altzerreka eta Ibai Amillategi zuzenean sailkatu dira finalaurrekoetara, Mungiako saioan garaile izan zen Mikel Goirienarekin batera. Hurrengo geldialdia, Erandio Biba el verso! https://bilbohiria.com/docs2/2023/potto/231017_potto_gernika_arigoriaga.mp3 […]

Asteburuan izango dira Bizkaiko emakumeen sortzaileen topaketak Bilbon, aurten Eulalia Abaitua argazkilaria ekarriko dute gogora, horregatik argazkia topaketetako ardatzetako bat izango da. Nahiz eta diziplina ezberdinetako hainbat sortzaile batuko diren. Basquedok jaialdia argazkilaritza garaikidea du hizpide eta aurten adimen artifiziala izango dute hizpide. https://bilbohiria.com/docs2/2023/piperpolis/231017_piper_amorante_best.mp3 Deskargatu hemen.

Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketak (BEST) Bilboko Euskalduna Jauregian izango dira berriz ere urriaren 21ean. BEST ezinbesteko espazioa bihurtu da Bizkaian arte diziplina guztietako emakume sortzaileak batzeko. Aurten, omenaldi berezia eskainiko zaio Eulalia Abaitua argazkilari bizkaitarrari, eta argazkigintzak leku berezia izango du. Bigarren edizio honetako irudi berezia Arrate Etxebarria Hernández diseinatzaile […]