Azaroaren 15etik aurrera Azkuna Zentroak martxan jarri duen Fatxada. Diseinua, ilustrazioa eta komikia proiektuaren protagonista Ane Pikaza eta bere Atentamente mia ilustrazioa izango dira. Interbentzio artistikoak amodio erromantikoa eta hark bultzatzen duen sakrifizioa jorratzen ditu, Arrikibarreko zoroaren istorioa abiapuntu hartuta. Bilboko Arrikibar plazaren historia kontatzen digu, bertako pertsonaia enblematikoaren bitartez. […]
Lur gaur haserre dago, atzo ez zioten erosi eskolako lanak ondo egiteagatik merezi zuen piruleta. Haserrealdiak kentzeko errezeta gozo bat ekarri dugu… presta dezagun! https://bilbohiria.com/docs2/2019/gaurezdagoeskolarik/191114_gaurezdagoeskolarik_errezeta.mp3 Deskargatu hemen.
Aiora, Piti, Asier eta Ruben dira Zea Mays, 22 urteren ostean hamargarren diskoa aurkeztu dute “Atera” deiturikoa. Taldea berdina bada oraingoan lan egiteko era aldatu egin dute izan ere Campi ekoizle berriak grabatzeko forma eta era berri bat ekarri du. Garate estudioan lau egunez elkarrekin grabatu dituzte kantuak. Kanpora ateratzen […]
SOS Gaztelugatxe ekimena sortu du eskualdeko talde batek. Herritar talde honek Foru Aldundiak inguruan garatu duen ereduaren eta jokabidearen kontra egin du. Haien salaketa nagusia da herritarren iritzia entzun ez dela, bereziki lurralde honen mantentzerako egokia den eredua praktikan jartzean. Hori da zehazki egitasmo honen helburua: herritarron iritzia emateko plataforma […]
Joan da beste POTTO saio bat, hankaluzearen eta errima progresiboaren errepublika librean. Gaurkoan taldekako XILABA txapelketaren bi final aitzinekoak izan ditugu aztergai: Baiona eta Muskildi, geraleku. Final aitzinekoak joanda, beraz, finalerako txartela eskuratu dute “Ez otoi pentsa” eta “Hasta la 2toria” taldeek. Zapatu honetan da azken kolpea, Isturitzen. https://bilbohiria.com/docs2/2019/potto/191113_potto_xilaba_final_erdiak.mp3 Deskargatzeko […]
Jabier Muguruzak Bernardo Atxagarekin elkarlanean “Geltokiak Izarretara” disko-liburua kaleratu du. “Alfabetoa Muguruzaren diskoarentzat” izeneko testua idatzi eta grabatu du Atxagak. Horrela, lan honekin, bere esentzia igarri daiteke diskoaren azkeneko pistan. Atxagak idatzitako testua, bi hizkuntzatara itzuli dute, beraz liburuxkaren lehen orrialdeetan euskaraz, katalanez eta gazteleraz irakur daiteke testua. Atzo Kafe […]
Bizi Dantzan- Disko Liburua eta ikuskizun berria du esku tartean Pirritx, Porrotx eta Marimototsek. Gaurkoan Bilbo aldean ditugu, Yogurina Borobarekin batera irratira batu zaizkigu. Dantzan datoz pailazoak oraingoan eta dantzan jarriko dituzte ingurukoak ere, Euskal Dantzen tradizioari eusteko asmoz. Proiektu hau, aurrekoak bezala, talde lana izan da eta pailazoekin elkarlanean […]
Verdades contras as mentiras do fascismo. Viasconen ragga runba, ou como Iñigo Muguruza conhezeu a Pulpinho Viascon. Esta último estará no Enbarkapex desta semana. E continuando co roteiro polos centros sociais, chegamos ao Fuscalho de A Guarda onde tenhen muito que contar! https://bilbohiria.com/docs2/2019/irekigaiola/191113_ireki_gaiola.mp3 Deskargatu hemen. Faxismoaren gezurren aurka zenbait egia […]
Farmakoek eta ultramore iragazkiek arrainetan zenbaterainoko presentzia duten aztertu dute UPV/EHUko Kimika Analitikoa Saileko ikertzaileek. Uretara batere ardurarik gabe botatzen diren antidepresiboez, antibiotikoez eta eguzki kremez ari gara, besteak beste. Halaber, kutsatzaile horiek arrainen ehunetan eta jariakinetan nola metatzen diren, nola eraldatzen diren eta maila molekularrean zer eragin duten aztertu […]
Analfabetoa poesia liburua Iñigo Astizen azken lana izan da bere idazle izaeran. Orain liburu horren poema bat oholtzara eraman du Mikel Ayerbe literatura irakaslearen laguntzarekin. Biok batera irakurraldia eta performancea ez den ikuskizuna sortu dute. Hau ez da bikotearen lehenengo aldia oholtzaren gainean, duela urte batzuk lan egin zutelako Astizen […]
