Ikimilikiliklik Marie de Jongh taldearen antzezlan berria

Ikilimikilikik hala zioen Mikel Laboa kantautorearen kantak, eta hala du izena Jokin Oregi eta Ana Meabek eskuartean dakarkiguten antzezlanak. Ikimilikiliklik, MARIE DE JONGH elkarteak ekoiztutako azken lana dugu, familiei zuzendutako ikuskizuna, haur zein helduek disfrutatzeko unea. Euskal Herriko zenbait txokotan eskainiko dituzte emanaladiak, iadanik 25 herri eta hiritan hitzartu dituzte; lehena Bilbon, urtarrilaren 21 eta 22an egingo dute antzezlana estreinakoz Arriaga Antzokian.  Emakumeen eta beldurren inguruko hausnarketa egitera bultzatzen ditu ikusleak, bost emakumeren eskutik; Ana Meabe, Aiora Sedano, Juana Palacios, Leire Omeñaca eta Maitane Sarralde. Oholtzan ordea, ez ditugu hauetako hiru besterik ikusiko, pertsonaia berdina partekatzen baitute Ana Meabek eta Aiora Sedanok, baita Leire Omeñacak eta Maitane Sarraldek ere.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Azaro eta abenduan Plentzian egindako bi saio

og. Urt 16 , 2020
2020ko aurreneko saioan, delorean auto partikularrean igo eta bidaia-proposamena dugu bertsozaleak goza dezan. 2019. urtearen hodarretan, azaroaren 30ean eta abenduaren 13an, hurrenez hurren, bertso-saioak izan genituen Plentzian. Fair Saturday jaialdiaren harira, azaroan 4 bertsolari izan ziren kantuan: Peru Irastortza, Mikel Galartza, Jone Larrinaga eta Inazio Vidal. Abenduan, berriz, Champions Leagueko […]

Honekin lotuak