Erromintxelak taldearen musika entzuten ari gara. Azken lau urteetan izugarrizko bilakaera izan duen proiektu indartsua da. Swingaren oinarri klasikoak euskarazko letrekin uztartuz, soinu akustiko eta organiko berezia sortu dute, eta lehen diskoarekin —Nork Erran Eni— jada erreferente bilakatzen ari dira. Sariak eta errekonozimenduak pilatu dituzte, Hiriko Soinuakkasu. Irailaren 12an Getxo […]

Ostiralean Bilbon izango da ikusgai Zorionak Marimotots ikuskizuna, eta aitzakia ederra izango da Jose Mari Agirretxerekin berba egiteko. Porrotx Marimototsekin elkartuko da parke magikoan. Duela hiru urte amatxo Loreto hil zen, eta haren oroimenez intxaurrondoa landatu zuten agurrean. Dolua igarota, gaur ipuin kontari, kantari, dantzan eta jolasean ariko dira. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250910_porrotx.mp3 […]

Ostegunean, Tartean Teatroa konpainiak Kortxoaren dilema antzezlana eskainiko du ostegunean Pabellon 6 aretoan. Abiapuntu argi bat du antzezlanak: irakasle baten bilakaera ideologikoa. Patxo Telleriak idatzi, bera eta Mikel Martinez aktore lanetan ibili dira eta Mireia Gabilondo arduratu da zuzendaritzaz.   https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250909_mikel_martinez_kortxoaren_dilema.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurkoan Ane Lekanda gonbidatu dugu Bilbo Hiria irratira. Instagramen, martxoan argitaratutako bideo batean, indarkeria obstetrikoa pairatu zuela salatu zuen Ane Lekandak. Ordutik, berrehun testigantza baino gehiago jaso ditu berak beste batzuengandik. Indarkeria mota hori «ikusezina» izatea eta «normalizatua» egotea kritikatu du. Bideoak izan zuen irismen handia zein jaso zituen lekukotasunak […]

Datorren ostiralean, irailak 12, La Terminal Jazzferaren lehen edizioa izango da. Topaketa honek jazzaren tradizioa eta esperimentazio garaikidea uztartzea du helburu, eta gazteei modu erakargarrian hurbiltzea bilatzen du. Emanaldia jam session batekin hasiko da, 18 eta 20 urte bitarteko euskal musikari gazteek gidatuta: Asier Gutiérrez (tronboia), Mateo Cuevas (baxua), Mikel […]

Gaur Ines Osinaga-ri dagokio Musibla honi hasiera ematea. Kubara eraman zituen zenbait abesti eta handik ekarri zituen itxuraldatuta, musikari eta lagun talde eder baten laguntzaz. Inesen musika iradokigarria da, paisaiak zabaltzen ditu begien aurrean. Udaberrixan Habana eta Itsasoa da Bide Bakarra izeneko grabazioetan bildu ditu esperientzia horiek guztiak uhinen artean. […]

Bilboko Udalak Expodistrito aldi baterako erakusketa deszentralizatuen zikloa antolatu du beste behin. Edizio berri honek bost pintura-erakusketa, hiru argazki-erakusketa eta ilustrazio botanikoak, argazkiak zein lagin biologikoak uztartzen dituen beste bat eskaintzen ditu. Erakusketetan hurrengo artistek parte hartuko dute: Marta Calvo Bilbao (pintura); Laura González (ilustrazioak eta argazkiak); M’Angel Manovell (pintura); […]

Eszena kalera ospatuko da Bilbon beste urte batez. Irailaren 1ean hasi da, Zirika Zirkus taldearen “Marietak zirkus” ikuskizunarekin eta hilaren 30ean izango du amaiera, Hortzmuga Teatroaren “Agurea, urpekaria eta itsasoa”, Orain-Bi konpainiaren “Mute” eta La Glo Zirko Dantzaren “Pyrenne” ikuskizunekin. Guztira 32 emanaldi izango dira Bilboko auzoetan, 17 konpainien eskutik. […]