Aurten 50 urte bete dira Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zela. Urteurrenaren kariaz, egitarau oparoa antolatu du Euskaltzaindiak, XX. mendeko euskal idazle berritzaileenetako bat izan zena omentzeko eta beronen ekarria goresteko. Gabriel Arestiren Mandatua, Gabriel Aresti Kultura Elkartearekin batera editatutako liburu korala. Arestiren ekarria diziplina anitzetatik (euskara, literatura, gizartea, antzerkia, hirigintza, artea, kazetaritza, bertsolaritza, gazteria, itzulpena…) aztertua da saiakera-lan horretan.
Deskartau hemen.

