Lagunok lagunontzat. Hori izan da gaurko saioan presente eduki dugun lema. Dale Kaligula laukote jatorra etorri da gurera, atera berri duten “Sasilanak” deituriko diskoa aurkeztera. Barre eta anekdota artean pasa dugu saioa, eta betiko gisan kanta zerrenda polita osatu dugu bitartean. Orain arte izandako kontzertuetako giroa azaldu digute, ea laster hastera doan urte berri honetan halako beste batean elkar aurkitu ahal garen.
Penaz jaso genuen atzo Gau Irekia ez dela egingo. Bilbo Hiria irratiak bat egin izan du Sarean elkarteko kideekin eta kultur jaialdio erraldoi, herrikoi eta autogestionatuaren berri eman izan du. Baina gaurkoan bestelakoa da notizia: Finantzaketa publikorik gabe, Gau Irekia aurrera eramatea ezinezkoa da aurten, ez da egingo. 13 urtez […]