Aste honetan hiru gai nagusitan zentratuko dugu programa. Lehenengoa OpenAI da, azkenean irabazi asmorik gabeko erakundea izateari utzi eta enpresa pribatua izango dena. Bigarrenik, Chat Control 2.0-ri buruz hitz egiten jarraituko dugu, eta azpimarratuko dugu Danimarkak baztertu egin duela mezularitzako aplikazioen enkriptazioarekin amaitzeko proposamena. Halaber, Italiak adinari buruzko egiaztapena eskatuko […]

Gaua, Paul Urkijo zinema zuzendari gasteiztarraren hirugarren film luzea Azaroaren 14an iritsiko da aretoetara. Aurretik Fant jaialdiak emanaldi berezia antolatu du azaroaren 12rako. Urkijoren aurreko lanen antzera -Errementari (2017) eta Irati (2022)- fantasia eta errealitate historikoa uztartzen ditu Gaua filmak ere. Oraingo honetan, XVII. mendean girotutako euskal mitologiaren gauaren munduan […]

Euskalgintzaren Kontseiluaren deialdiarekin bat eginda, euskalgintzako eragile nagusiak eta erreferentziazko euskaltzaleak bildu ziren ostegunean Arantzazun. Bertan, “Euskaltzaleon garaia da” manifestua aurkezteaz gain, adierazpen sendoa egin zuten: iritsi da berriro ere euskaltzaletasuna lehen lerroan jartzeko eta euskararen aldeko pizkunde berri bati bide emateko garaia. Abenduaren 27an Bilbao Arenara joateko deia ere […]

Gaurkoa lako egun batez hil zen Bibon Resurreccion Maria Azkue, askoren aburuz gure herriak eman duen inoizko euskalaririk bikainen eta saiatuenetarikoa. Resurreccion Maria Azkue Aberasturi (Lekeitio, 1864ko abuztuaren 5a – Bilbo, 1951ko azaroaren 9a) apaiza eta euskal hizkuntzalaria izan zen. Azkueren hiztegia, kantutegia eta folklore bilketa altxor ezin baliotsuagoa dira, […]

Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251107_agenda_anaidan_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.    

Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen, Urepelen, Xalbador bertsolaria. Fernando Aire Etxart (Urepele, Nafarroa Beherea, 1920ko ekainaren 19a – 1976ko azaroaren 7a) bertsolaria eta artzaina izan zen. Zorigaitzez, 1976ko azaroaren 7an Urepele bere jaioterrian ospatu zitzaion omenaldi-egunean bihotzekoak jota hil zen. Bere garaiko bertsolari txapelketa eta sariketa gehien-gehienetan parte hartu […]

Gaurko saioan, lehenik eta behin, Jeff Tweedy izango dugu. Wilco taldeko buruak bere bakarkako bosgarren lana argitaratu du: Twilight Override. Hiru zatitan banatutako disko bikoitza da, 30 abesti jasotzen ditu! Garai hauetan oso ezohikoa. Melodia eta soinu gordinak, introspekzioa eta argi izpi txikiak ageri dira lan honetako abestietan; iluntasunari argia jartzeko helburuarekin sortu […]

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin batera. Azaroaren 15ean gizonezkoen Euskal Futbol Selekzioak Palestinaren aurka jokatuko du Bilbon — karga sinboliko handiko partida izango da, eta horixe izan dute astekariaren azalean. Bigarren gai nagusia Net Hurbil ataletik dator: Jenofa Berhokoirigoinek idatzitako “Kalitatezko gizarte babesa bermatu, eskuin muturrari bidea […]

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoek aurrera egin dute. Abadiñon izan da lehenengo itzuliko bigarren saioa, eta bertsoen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai gaurko saioan. Aitor Etxebarriazarraga izan da garaile 651.5 punturekin; eta, bigarren, Txaber Altube 607.5 puntu bilduta. Ondoren sailkatu dira Gorka Pagonabarraga, Unai Mendiburu eta Maite Sarasola; hurrenez hurren, 604.5, 600 […]

Popel dokumentalak memoria historikoaren indarra eta gizatasuna jartzen ditu erdigunean. Oier Plaza gernikarrak zuzendutako filmak nazien kontzentrazio-esparruetan deportatutako bi erbesteraturen istorioa eta haien senideen bilaketa uztartzen ditu, egia eta duintasuna berreskuratzeko ahaleginean. Pragako Hradischkon, aita-seme txekiarren ausardiak —2.000 biktimaren errautsak isilpean gordetzea— gizatasunaren ikur bihurtzen du istorio hau. Gaur, Oier […]