Hasteko Koska taldea ekarri dugu euren lehen diskoaren 50. urteurrena dela aprobetxatuta. Euskarazko rockaren lehen olatuan sortutako taldea izan zen, Elgoibarren 70eko hamarkadan jaioa; Koska lanaren bidez garai hartako rock gordina eta gazte izaera borrokalaria bildu zituzten, gaur egun klasiko kutsua duen soinua. Holy Fuck Torontoko laukote elektroniko esperimentala da; […]
Sarean Zehar podcastaren atal honetan, FBI gure telefono mugikorretatik zuzenean ateratako aplikazioen lokalizazio eta erabilera datuak nola erosten ari den azaltzen hasiko gara. Jarraian, Meta enpresaren erabateko norabide aldaketa aztertuko dugu. Ia erabiltzailerik ez duen ingurune birtual batean milaka milioi euro galdu ondoren, konpainiak bere Metabertsoaren garapena uztea erabaki du […]
Korrika amaitu eta biharamunean, mezu egileek eta AEK-ko arduradunek lehen balorazioa egin dute. 24. Korrika bukatu berritan, nekea nabaria bada ere, pozik agertu dira egindako lanarekin. Ane Elordi Korrikako koordinatzaileak azpimarratu du atzokoa mugarria izan zela, baina hemendik aurrerako erronkek askotarikoak izan behar dutela gaineratu du. Parte-hartzeari dagokionez, oraindik ez […]
Amaitu da 24. KORRIKA, eta jada ezaguna da Euskal Herri osoan eskuz esku ibili den lekukoaren barruko mezu sekretuaren edukia. Aurtengo testua zazpi gaztek idatzi dute: Oihana Arana Cardenal, Leire Casamajou Elkegarai, Elene Mengyu Larrinaga Bilbao, Oier Iñurrieta Garmendia, Aitzol Gil de San Vicente Pla, Xalbat Alzugarai Etxeberri eta Beñat […]
Duela bi urte, osasun arazoak tarteko, itxita geratu zen Soinugelako atea. Zorionez, indartsu eta gogotsu, berriro ere zabaldu dut, eta joan nintzenean zorra utzi nuen Niko Vazquez (Bilbo, 1959) musikari eta grafistarekin. Zor hori kitatzeko, Soinugelara ekarri dut Niko, besteak beste, adimen artifizialarekin egindako Make Bilbao Grey Again liburuaz mintzatzeko. […]
Asteburua ate joka dugu, eta ohikoa denez, agendari begirada bat botatzeko unea iritsi da. Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriak ekarri dizkigute. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260327_agenda_karmeleren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
Kirol zein Eskirol izan, hauixe duzu zure programa. Kirolaren erpinei biribiltasuna aurkitzeko bidean, saio honetan beso-pultsua izan dugu aztergai. Urtzi Bilbao “Hammer” bermeotarra izan da protagonista (txapeldun handia), ezker beso-zuztarraren jabea, baxu-jotzaile heavy-a… Aerobik irakasleak (Iker Gurrutxaga eta Ion Garate), eskiroltasunaren dama (Ane Zabala) eta bertsoaren magia (Maite Sarasola) + […]
Gaurkoa lako egun batez sortu zen Lourdes Iriondo Mujika euskal kantaria (Donostia, 1937ko martxoaren 27a- Urnieta, 2005eko abenduaren 27a). Urnietan bizi izan zen txikitatik. “Ez Dok Amairu” taldearen kidea izan zen hasieratik. Xabier Lete kantari ezagunarekin ezkondu zen. Abeslari moduan izan zen ezaguna batez ere, baina idazlan batzuk ere argitaratu […]
Igandean, Korrikaren amaieran, saio berezia egingo dugu elkarlanean Naiz Irratia, Bizkaia Irratia, 97 Irratia eta Bilbo Hiria Irratia-rekin batera. Beste behin ere, Korrikak auzolanean eta elkarlanean batuko gaitu, uhinen bidez azken kilometro hunkigarrien berri emateko. 12:30ean iritsiko da Korrika Bilboko Udaletxera. AEK-ko kideen eskutik helduko da lekukoa, eta jarraian mezuaren […]
Argia atsekariaren errepasoa egin dugu Maria Orga kazetariarekin Azalean Kerman Villateren gurasoei elkarrizketa agertzen da. Miguel Angel Elustondok sakoneko elkarrizketa egin die Kerman Villateren gurasoei. Diskoteka bateko atezainak hil zuen haien semea, eta ordutik justizia eske ari dira. Testigantza oso gogorra eta hunkigarria da, doluaren mina eta egia argitzeko beharra […]
