IRRATIA.COM: 42. saioa, Kontrainformazioa

Irratia.com    Saio berezia eskaini diogu Kontrainformazioari. Eta horretarako, egun abian dauden proiektu ezberdinei buruz mintzatu gara. Indymedia, Irrati libreak, Telebista herritar proiektuak, Internet bidezko proiektuak… denetarik izan dugu aipagai.Amatau TVri buruz jakiteko, Tas Tas irrati libreko elkarrizketa bat entzun dugu; Indymediaren historiaren berri izan dugu, eta Iruñean aurreko astean abian jarritako WC-tv ekimenaren berri ere ukan dugu (Eguzki Bideoak eta Hackresi hacker kolektiboaren arteko ekimena).

Irratia.com-en azken irratsaioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.


Mundurat.net

Eta Bilbotik Bartzelonara abiatu gara, bertan Mundurat.net zerbitzariko lagunarekin berbetan hasi gara, atariaz, Interneti buruz eta zerbitzariaren proiektuetaz mintzatu gara.

Kontrainformatu.info

Datorren astean Bilbon burutuko diren topaketen berri emanez, sortu duten blogaren berri eman eta hurrengo batean gehiago sakonduko dugu horren gainean, izan ere, martxoaren 17tik 19ra bitartean, Kukutza gaztetxean Komunikabide alt   ernatiboen GAZTE topaketak burutuko dira.  Kontrainformatu.info gunea sortu dute horretarako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BIGARREN LERROAN: Oscar Peterson zenbait musikari lagunekin

ar. Mar 7 , 2006
Ez dira,ez, bigarren lerrokoak Gorka Gondrak irratsaio honetan dakarzkigun musikariak. Saioaren ardatza Oscar Petersoni eskainia dago. Gonbidatu bereziekin jotzen entzungo dugu, gainera: Louis Amstrong, Jazz Bossa Nova eta Bobby Mac Ferry bokalista. Horrezaz gainera, iaz La Bilbaina elkarteko jazz emanaldietan izan ziren John Marshall Quintet taldeko lagunak, Charlie Parker Txoria, […]

Honekin lotuak