BIGARREN LERROAN: Oscar Peterson zenbait musikari lagunekin

Oscar Peterson Ez dira,ez, bigarren lerrokoak Gorka Gondrak irratsaio honetan dakarzkigun musikariak. Saioaren ardatza Oscar Petersoni eskainia dago. Gonbidatu bereziekin jotzen entzungo dugu, gainera: Louis Amstrong, Jazz Bossa Nova eta Bobby Mac Ferry bokalista. Horrezaz gainera, iaz La Bilbaina elkarteko jazz emanaldietan izan ziren John Marshall Quintet taldeko lagunak, Charlie Parker Txoria, Billie Holiday eta Chet Baker ere entzungai dituzu saio honetan. Bukatzeko, esan dezagun Gorka Gondrak sarritan aurkezten dituela jazz musikari euskaldunen lanak eta oraingo honetan Gasteizera jo duela bertako Santpau 44 taldearen lagin txiki bat guri aurkezteko.

Bigarren Lerroan-en azken irratsaioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA: Jone, Audience, Carrie, Benjamin Biolay, …

az. Mar 8 , 2006
Euskal Herriko egileei dagokiela, gaurko saioan Jone Anoetako bakarlari gaztearekin egindako elkarrizketa txikia entzungo dugu. Mikel Urdangarinek Duna izeneko disko luzea argitaratu berri du. Bere azken lan hau ekarriko dugu gurera. Audience Gernikako taldea disko berrirako materiala prestatzen hasia dela eta, euren soinuak ere izango ditugu entzungai gaurko Musiblan. Atzerritik, […]

Honekin lotuak