BASKISTAN:Mahwash – Radio Kaboul

bas.jpgMahwash Afganistango kantari handiena izatearen ezagutza du. Maisu handien ikaslea izana, Radio kabul-eko emanaldiak zirela eta egin zen ezagun, 1970ean urte horretako artista saria eman zioten eta 77an ‘ustad’ edo maisu izendapena jaso zuen. Musika tradizio hau Indiatik joandako musikarien bidez garatu zen XIX. mendearen erdialdera eta bertako musika popularra bilakatu zen XX.ean Kabul Irratiaren bitartez. Sobietarren inbasioak, Muhaidinen eta ondorengo Talibanen erregimenek musika eder hauek debekatu zituzten. Garai haiek berreskuratzera dator Mahwash, afganistandar konposatzaileen omenez egindako diska honetan.
Baskistanen bigarren ordu erdian Azerbaidjaneko Alihan Samedov-en balaban doinu gozoak, Bosniako Kalesijski Svuci-ren erritmo bizkorrak edo Ofra Haza eta bere yemendar kantak.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan080519.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Samar taldearen musika eta Un poco de chocolate filma

al. Mai 19 , 2008
Samar taldearen musika izan dugu entzungai Piperpolisen. Plazaratutak lehen lana entzun eta ezagutu dugu.Pascal Gaignek, Javier Areak, Ritxi Salaberriak, Iker Telleriak eta Iban Nikolaik osatzen dute Samar taldea. Eta Ramas diskoa ekoitzi eta argitara eman dute. Taldearen lehen lana da. Maiatzaren 28an Kafe Antzokian joko dute. Bestetik Unai Elorriaga eta […]

Honekin lotuak