Jon Kirru hurbildu zaigu Ondarroatik Keike taldearen bigarren lana “Mina, Beldurra eta Argia” (Oihuka 2006) aurkezte aldera. Itsasok (Jauko Barik) Axular ordezkatu du gitarran estrainekoa baino gogorragoa den lanean.
Bigarren atalean, ohi dugun legez zuzenekoak:Bihar osteguna, Keike eta Potemkin Kafe Antzokian eta Pinbol eta Lisabö Donostian. Barikuan, Nine Inch Nails La Casilla Kiroldegian (Johnny Cashek “Hurt” kantari egindako bertsioa ere entzungo dugu) eta The Devastations (Melbourneko hirukote ikaragarria!) Santana 27 aretoan. Saioa deskargatu HEMEN.