IRRATIA.COM #124: Kazeta.info solasgai

kazeta-info.pngAgerkari digitala da Kazeta.info eta bertako eduki sortzaile den Maite Ubiriarekin mintzatu gara. Ipar Euskal Herriko aktualitatea, Internet, sarearen aukera izan ditugu hizpide. Hasieratik oso proiektu interesgarria iruditu zaigu, eta sortu zenetik hiruzpalau aste igaro ez badira ere, gurean mintzatu gura izan dugu Kazetari buruz.
Albistegi digitalari ekin diogu ostean, Jakintza ikastolakoen bideoa entzun eta musika librearekin amaitu dugu. Saioa hasteko zein bukatzeko Manu Chaoren kantuak jarri ditugu, bere lehen garaietako Le Hot pants taldea eta bere azken lana.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom081022.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA: Maumousse, Luis Vil, Art Brut...

az. Urr 22 , 2008
Saio honetan Maumousse taldearen lehenengo diskoa, 46:03 izenekoa, entzuteko parada izango dugu. Luis Vil & la mala crianza taldeak ere bere proiektu kilikagarria ekartzen digute (Parte Hartuz). Bestetik, Art Brut, Madelaine Peyroux, Gogoll Bordello etab., egongo dira gure gonbidatuen artean. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla081022.mp3

Honekin lotuak