IBAIZABAL: Ramon Barearekin solasean Prest aldizkarian

Deustualdeko Prest aldizkariaren berri eman digu Lur Mallea zuzendariak. Urriko zenbakian Ramon Barea aktoreari eginiko elkarrizketa eraman dute azalera. Azken urteetan bi sari handi jaso ditu eta horiek aitzakia hartuta lasai eta luze hitz egin dute aktorearekin. Bestetik 60 urte bete ditu aurten San Inazio Beisbol Klubak, eta beisboleko Ohorezko Mailan lekua mantenduz egin du. Euskadin kirol honetako klub bakarra dugu San Inaziokoa. Aurten Deustuko gazte lokalak 25 urte beteko ditu eta azaroan urteurrena izango dute hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Bermatutako errenta, langabeziaren datuak eta Foro sozialaren lehenengo ekitaldia parlamentuan besteak beste Nafarroako kronikan

ol. Aza 4 , 2016
Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak.  Gizarteratze eta Bermatutako Errenta berria, abian dela kontatu digu. Bazterketa eta pobrezia pairatzen duten herritar gehiagori emanen diote babes ekonomiko eta soziala  atzo onartu zuen Nafarroako parlamentuak.  Bestetik Nafarroan ere langabeziak behera egin du, 586 pertsona gutxiago izan dira Nafarroako Enplegu […]

Honekin lotuak