EREMUZ KANPO 1×21: Antoine Doinel

Aurreko hiru saioetan musikak zinean duen garrantziari erabateko protagonismoa eman ostean, 21. saio hau François Truffaut zinemagile handiak zeluloidean hilezkortu zuen Antoine Doinel pertsonaiaren inguruan antolatu dugu. Antonie Doinel, Truffauten lau filmetako protagonista eta beronen alteregoa behin baino gehiagotan. Izan ere, esan ohi da Antoine Doinelek protagonizaturiko lau filmak –eta, bereziki, lehena, Laurehun kolpeak alegia–, Truffauten lan autobiografikoak direla. Hitz laburrez esateko, saio honetan François Truffautek eta Antoine Doinelek elkar aurkezten dute. Azken Eremuz kanpo deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bertsolari entzunak eta ez hain entzunak

ol. Mar 31 , 2006
Entzungai jartzen dugun saio honen funtsa hitz laburrez azaldu beharko bagenu, bi zati dituela esango genuke: batetik ezagunak eta maiz entzunak ditugun bertsolariei dagokiena eta, bestetik, ezezagun samarrak eta gutxiegitan entzunak ditugun bertsolariei dagokiena. Lehenengo atalean, Maialen Lujanbiok eta Sustrai Colinak 2002an Bilboko Kafe Antzokian egin zuten eta elkarren artean […]

Honekin lotuak