POTTO: Bertsolari entzunak eta ez hain entzunak

Egaña eta AmurizaEntzungai jartzen dugun saio honen funtsa hitz laburrez azaldu beharko bagenu, bi zati dituela esango genuke: batetik ezagunak eta maiz entzunak ditugun bertsolariei dagokiena eta, bestetik, ezezagun samarrak eta gutxiegitan entzunak ditugun bertsolariei dagokiena. Lehenengo atalean, Maialen Lujanbiok eta Sustrai Colinak 2002an Bilboko Kafe Antzokian egin zuten eta elkarren artean egindako lehena izan zen saioa ekarri dugu gogora. 2005eko Bertso Egunera ere jo dugu, egun hartan Xabier Amurizak eta Andoni Egañak eginiko saioa oroitarazteko. Bigarren atalean, hainbeste entzuten ez diren bertsolarien artean, Jean Louis Harinordoki, Aitor Sarasua, Kexux Arzallus eta Santi Iparragirre hautatu ditugu. Azken Potto-ren irratsaioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZUTARGI ARTEAN: Guridi eta Usandizaga, garaikideak eta adiskideak

ol. Mar 31 , 2006
Euskal eremuko musikari bi aukeratu ditu asteon Ainhoa Markinezek: Jesus Guridi eta Jose Maria Usandizaga, garaikideak, ikaskideak eta adiskideak izan zirenak. Aditu gehienek berauek jotzen dituzte euskal musika eskolaren sortzailetzat. Nahiz eta azkenean bakoitzak bere bidetik joko zuen musika arloan, antzeko prestakuntza eta antzeko eraginak izan zituzten biek. Saioak bi […]

Honekin lotuak