BERBAZ: Agus eta Ainhoa, Eguzki Dantzan (One Heart Dance)

Buru-mapak gainezka egin digu gaur solasaldi/jolasaldiaren 20. minuturako. Etorri oparoa Ainhoak eta Agusek. Muhinean dabiltzala emoten dau.
4 adar marraztuak genituen hasteko: Eguzki Dantza. Roy LittleSun. Pagorriaga. Osanatur. Euskera.

Aitxakia: ekainaren 20tik 30era, Pagorriagan (Gipuzkoako Murumendin), Eguzki Dantza (One Heart Dance) izango dugu. 10 gau eta egun norbere muhinean egoteko, naturarekin bat egiteko eta bihotz bakarrean elkar ezagutzeko. Eta, beste lagun askorekin, eurek ordurako prestatzen, gonbidatzen, ereiten.

Eta hor nonbait ibili gara berbaz. Hainbat lora eder aurkituta bidean, entzungai duzun honetan lez, bazkalaurreko paseoan, bazkaritan, irrati saioaren osteko egonaldian,… eta jarraituko dugu berbaz: lerensuge/kundalinia, suharen mahaia, su zaindariak, hiria eta natura; osasuna, oreka eta gaixoa; inperioa eta bihotza; ez onik ez txarrik; izarren hautsa, irekitzea eta behatzea, jakintza, egia=egina, “ja”, kontzientzia eta elikadura, eta natura barriro be,…Pagorriaga toki berezia paleolitikotik, eta datorrena datorrela,… eta Lurribertsoa be badatorrela :-)!

Urtetan izan dugun elkarrizketa txundigarriena, hor nonbait. Eguzki Dantzan elkar topatu? Erreserba egin nahi? 300 lagunentzat mugatua!

Kantak:
Izarren hautsa (Mikel Laboak emana)
Porru-landarak defenda ditzagun (Meren)

Erreferentziak:
Eguzki Dantzan parte hartu nahi? Xehetasunak

Sosen bat jarri nahi dantzan? Babestu, Eguzki Dantza (GOTEO)?

Roy LittleSun
http://www.osanatur.com

DESKARGATU HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Hiri Asko bere baitan

al. Mai 26 , 2014
Gaurkoan Bilbon gauzatzen den ideiak martxan lehiaketako proiektua ezagutu dugu. Hiri asko bere baitan deituriko hain zuzen. Literatura, argazkigintza eta musika ardatz dituen proiektua da. Hiri honek beste hiri asko ditu bere baitan, ezkutuan eta horiek deskubritzeko asmoa dute Aitor Gomez, Asier Olabarrieta eta Unai Villena. Zortzi hilabetetan sormen lan […]

Honekin lotuak