Pasa den ostiraletik, eta azaroaren 15era arte, Bilboko Liburu Zaharrak eta erabilitakoak biltzen dituen XXXVII. azoka martxan dugu Areatzan, goizean zein arratsaldean. Berri horrekin hasi da gaur Alvaro Hilario kazetaria, bere kultura arloko albisteen aukera egiten. Gero, Enkore taldeko “E” disko berria komentatu du: Errekaldeko taldeak aste honetan bertan aurkeztu du bere 3. diskoa.
IBAIZABAL: Bilboko Liburu Zahar eta bigarren eskukoen azoka martxan

