Munduko Arrozak jaialdia San Frantziskoko plazan eta inguruetan izaten da, eta aurten ere prest daude goizetik egitarauari ekiteko: mahaiak jarri, hasi paellak egiten, dantzak, kantak, kalejira, Paella txapelketa, bazkaria, eta gero gehiago. Aurten mugatu behar izan dute parte-hartzaileen kopurua plaza horretan egiten ari diren lanengatik, Patxi Manrike antolatzaileak kontatu digunez.
IBAIZABAL: larunbat honetan Munduko Arrozak jaialdiaren 12. edizioa Bilbon

