IRRATIA.COM #139: twitteskundeak, Sustatu eta futbola

Twitteskundeak. Igaro dira Euskal Erdiko hauteskundeak. Lehendakari barik gauden arren, ereserkiak eta eskainitako kantuak jarri ditu gure disko jartzaileak, barre egin dugu eta guztiok ospatu dugu nork bere garaipena. Gogoeta teknopolitikoa egin digute Teketen eta Ana Malagonek. Audio post bana.

Sustatu.com Luistxo Fernandez gonbidatu dugu. Berba egin dugu Sustatu berrituari buruz. Interneteko albistegi bilakatu da ekonomiaz, kulturaz eta abarretaz mintzo zen blog kolektiboa. Irudi berdeagoa, irudiak (bideo eta argazkiak) gehitu zaizkio hitzezkoari. Elkarrizketa mamitsua duda barik. Hauteskudeak, bideoak, elkarrizketa digitala, twitter eta futbola.

Zuri gorri Bilbo Ez da besterik ikusten bazterrotan, Athletic gora eta gora Athletic. Kalean, leihoetan, gorritu egin da Bilbo. Lotsa gutxi. Ez dago krisirik, ez dago hauteskunde osteko ajerik. Denak Santimamiñera begira, hamaikakoak zer egingo. Guk ordea, himnoen ordez The Clash taldearen Revolution Rock entzunez amaitu dugu gure irratsaioa.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA: Psapp, Barbara Morgenstern, Imperial Wax Solvent...

az. Mar 4 , 2009
Diska zahar batekin emango diogu hasiera gaurko saioari, Zarama taldearen Gaua Apurtu Arte, hortik aurrera dena disko berriak: Zura (Kiribil), Psapp (The Camel’s back), Barbara Morgenstern (BM) eta abar. Saio honetan soinu berriak entzuteko aukera ezin hobea. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Honekin lotuak