SOINUGELA: Ry Cooder (1. zatia)

Ry Cooder gitarrajole apartaren ibilbide musikal oparoa luze eta sakon jorratzeko asmoa dauka Pedro Elias Igartuak lauzpabost mongrafikotan, hamarkadaz hamarkada joanez. Gaurkoan lehenengoa egin du. Bertan, musikariari buruz ohiko datuak emateaz gain, hasierako urteak hartu ditu erreferentziatzat (1967-71) eta urte horietan bakarka zein beste batzuentzat joz egin zituen lanak erakutsi eta eta entzungai jari dizkigu Pedrok. Irratsaioan zehar, Ry Cooderren eskutik, hamaikatxo kantu eder eta artista handi agertzen dira: Taj Mahal, Rolling Stones, Neil Young, Randy Newman, Phil Ochs, Buffy Saint-Marie, eta abar.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA : Coke plantari buruzko herri-galdeketa

al. Mar 30 , 2009
Pasa den larunbatean bukatu zen Muskizen Petronorrek indarrean jarri nahi duen Coke Plantari buruzko herri-galdeketa. Bermeen Batzorde independente batek kudeatu du prozesua eta pasa den astean auzoz auzo ibili da Iñaki Barcenak kontatu digunez. 1.204 lagunek (Muskizeko %20 baino gehiago) hartu dute parte eta gehienek ezetz bozkatu dute. Gogoratu afera […]

Honekin lotuak