ARTEKALEKO KRISEILUA: Gerard Schneider ikusgai Bilbon

SchneiderHasierako atalean Gerard Schneider suitzar margolariaz berba egin digu Ismael Manterola arte adituak, BBK-k Bilboko Kale Nagusian daukan arte aretoan 50eko hamarkada deritzan erakusketa ikusgai dagoela eta. Arte plastikoekin jarraituz, Cristina García Roderok Guggenheim museoan emango duen hitzaldian argazkilaritzaz egingo duen hausnarketa entzuteko gomendatu digu Ismael Manterolak. Irratsaioaren azken zatian elkarrizketa polit eta jostaria egin dio Mieltxo Monfort gure lankideak Txan Magoari magiaren magiaz.

Deskargatu nahi baduzu Artekaleko Kriseilua-ren azken irratsaioa klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM: 42. saioa, Kontrainformazioa

ar. Mar 7 , 2006
    Saio berezia eskaini diogu Kontrainformazioari. Eta horretarako, egun abian dauden proiektu ezberdinei buruz mintzatu gara. Indymedia, Irrati libreak, Telebista herritar proiektuak, Internet bidezko proiektuak… denetarik izan dugu aipagai.Amatau TVri buruz jakiteko, Tas Tas irrati libreko elkarrizketa bat entzun dugu; Indymediaren historiaren berri izan dugu, eta Iruñean aurreko astean abian […]

Honekin lotuak