Atzo bildu zen eta sindikatu guztiek alde egin zuten. Osakidetzako egoera txarra da, lan baldintzak gero eta kaskarragoak dira, eta erabiltzaileek gero eta traba gehaigo dituzte, LABeko Iñigo Bilbaok kontatu digunez. Aste honetan itxialdiak egingo dituzte erietxe nagusietan eta urrirako mobilizazioak iragarri dituzte.
“Lehen aukera” programa 2013an jarri zuten martxan eta orduan Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak “Ez lehen, ez aukera” idatziarekin erantzun zuen. Pasa den abuztuan Jaurlaritzak beste deialdi bat egin zuen, hori bai baldintzak dexente hobetu dituela: Amaia Elorzak kontatu digunez hori egindako lanari esker izan da eta balorazio positiboa egin dute. Entzun: […]