Lanaren Ekonomia 2024/2025 ikasturteko azken irratsaioa egin dugu, Euskal Herriko sindikatuetako ordezkariekin urteko balorazioa eginez eta gai anitz jorratuz. Lehen gonbidatua Endika Alabort izan da, CNTko militantea. Bere hitzartzean hezkuntza greba, La Suizako grebalarien borroka eta zinemako figuranteak antolatzeko ekimena nabarmendu ditu. ESK sindikatuko Iratxe Alvarezek hartu du lekukoa. Nafarroan […]
LAB
LAB eta ELA sindikatuek elkarretaratzea egin dute “Bilboko Udalean euskararen aurkako erasorik ez” lelopean. Bertan, Udalak hainbat lanpostuen hizkuntza eskakizuna kentzeko daukan asmoaren aurrean haien kontrakotasuna erakutsi dute. Argi adierazi dute erabaki horrek ondorioak ekarriko dituela Bilboko herritarren eta langileen euskubideetan; eta, ondorioz, zerbitzu publikoa eta Bilboko herritarrak izango direla […]
Gutxieneko soldataren eztabaida pil pilean dago momentu honetan, bai Euskal Herrian baita estatu mailan ere. Espainiako Gobernua patronal eta sindikatuekin negoziatzen ari den bitartean, Euskal Herrian gehiengo sindikalak Herri Ekimen Legegile bat eta enpresa arteko akordio bat egikaritzeko proposamena aurkeztu du; CCOO eta UGT ere batu dira dinamikara. Agenda sindikala […]
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde. Pasaden astean argitaratu zen Bizkaiko Foru Aldundiko 77 lanposturen egonkortzearen aurkako sententzia. Auzitegiak langile publikoei bi bi hizkuntza ofizialen ezagutza eskatzearen aurka jo du, hizkuntza-berdintasuna hautsiz eta langile zein herritarren eskubidea urratuz. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250116_kontseilua.mp3 Deskargatu […]
Maiatzaren Lehena Langileen Nazioarteko Eguna izan dugu hizpide gaurko Lanaren Ekonomia irratsaioan. Sindikalagenda eta gero, Jon Kortazar Billelabeitia historian doktorea eta EHUko irakasle eta ikertzailea elkarrizketatu dugu, Maiatzaren Lehenaren jatorria, bilakaera historikoa eta gaur egun munduan zein Euskal Herrian duen eragina aztertzeko. Ondoren, LABeko Ekintza sindikaleko eta Negoziazio kolektiboko arduraduna […]
Esku hartze sozialeko langileak protestan daude, eta gaur izan dute greba eguna. Goizeko 9:00etan kotxe-karabana egin dute Bilboko kaleetan eta 11:00etan manifestazioa Foru Aldunditik abiatuta. Izaskun Arotzena LAB sindikatuko arduraduna izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak eman dizkigu grebaren nondik norakoak. Arotzenaren hitzetan, pandemiatik hona egoera okertu egin da […]
Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileen ordezkariek euskararen aurkako azken epai judizialak salatzeko eta ehunka lanpostu publiko arriskuan jartzea onartuko ez dutela adierazteko agerraldia egin dute Bizkaiko Foru Jauregiaren aurrean. Lanpostu guztietan euskarazko gutxieneko ezagutzak bermatzea eskatu dute, izan ere, haien hitzetan, horrela bakarri bermatuko da euskaldunek euskarazko zerbitzua jaso […]
Azaroaren 30eko greba feminista orokorrak enpresa-batzordeen 15000 atxikimendu baino gehiago jaso ditu eta 100 mobilizazio baino gehiago deitu dituzte egun horretarako. ELA, LAB, STEILAS, ESK, EHNE, ETXALDE eta CGT sindikatuek azaroaren 30eko greba feminista orokorrarekin bat egingo dute. Bilbon, goizeko mobilizazio nagusia 12:00etan egingo da udaletxe parean; arratsaldeko manifestazioa berriz, […]
Euskal Herriko Unibertsitateko ordezko irakasleen egoera salatzeko, LAB, CCOO, ELA eta STEILAS sindikatuek urriaren 11n egun osoko grebara deitu dituzte EHUko irakasle eta ikertzaile guztiak, guztira 5.500 langile deitu dituzte lanuztera. Langileen aurka doazen neurriak hartu izana salatu du Jon Ander LAB sindikatuko EHUko arduradunak, eta gaineratu du LOSU Unibertsitateko […]
EAEko administrazio publikoaren euskalduntzea arautuko duen dekretuaren inguruko eztabaida abiatu berri den honetan, ELAk, LABek eta Kontseiluak administrazioaren euskalduntzeari epe zehatza jarri diote: hamabost urtekoa. Bilbon egindako agerraldian, EAEko sektore publikoa euskalduntzeko oinarrizko adostasuna jarri duten mahai gainean Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak, Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak eta Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile […]
