Ehunka euskal hiztun bildu dira Azkuna Zentroan euskara praktikatzeko. Mahaitxoetan taldeka jarri eta proposatutako gaiak jorratu dituzte. Lau txanda egin dira egunean zehar eta ikastetxeetako ikasleak, euskaltegietako ikasleak eta beste hainbat bilbotar animatu ziren Berbagunera. Euskara ikasteko eta barneratzeko gakoa praktikan dagoela azpimarratu du batek baino gehiagok eta euskaraz hitz egiteko ohiturez ere hausnartu dute parte-hartzaileek.
Deskargatu hemen.