IBAIZABAL: Ventana al valle eta “Ireki leihoa Kubari” egitasmoa Abadiñon

Kubako Viñales herritik dator Ventana al valle egitasmoa. Egitasmo komunitarioa da, kasu honetan bertako kultura adierazpide jatorrak babesteko: dantza kubatarrak, ahozko literatura, son musika, repentismoa… Ostatatzea ere badute martxan, proiektua finantziatzeko eta bidaiariak bertan hartuz bestelako turismo mota bat garatzeko. Martxan daude kultura ekimenak eta eraikitzen ari da kulturgunea bertan. Asteburu honetan Abadiñoko Gaztetxean egitasmoa ezagutzeko aukera izango dugu, Euskal Herriko zenbait lagunek antolatuta, “Ireki leihoa Kubari” jaialdia antolatu baitute, gurean proiektua ezagutzera emateko eta sosak, tresnak eta arropak biltzeko. Bertoko euskal kudeaketa taldean dabilen Jabi Zabalak eman digu honen guztiaren berri.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Literaturaren inguruko Kultura Ibilbideak

az. Aza 26 , 2014
Ostegun, ostiral eta datorren astelehenean egingo dituzte, Zenbat Gara elkarteak antolatuta. Kasu hauetan Getxoko Aixerrota ea Solokoetxeko Karmelo Institutoetako ikasleak etorriko dira Aresti, Atxaga, Kirikiño edo Sonia Gonzalez idazleei lotutako 2 ibilbide egitera. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141126solasiraiabiteri.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak