Gaurkoa lako egun batez, 1492ko urriaren 12an lehorreratu zen Karibeko Guanahani irlatxoan Cristobal Kolon buru zuen espainiar espedizioa. Rodrigo de Trianak emana zuen, gauerdia pasatu berritan, Lurra ikusi zuelako aldarria (baina Gerora Kolonek berak eraman zuen erregeek iragarritako ordainsaria, bezperan argi batzuk ikusi zituela argudiatuta). Eguna argitzerako Guanahani irlara heldu […]
Jabi Zabala
Informazioz gainezka bizi garen garai hauetan, nola kontatzen dizkigute munduko gatazkak? Zer pisu du osasun mentalak gerra-eremuetan dabiltzan kazetariengan? Eta nola komunikatzen dugu klima-aldaketa bezalako erronka erraldoi bat? Gaur gurean galdera hauei eta askoz gehiagori erantzuteko luxuzko gonbidatua dugu: Leire Iturregi Mardaras. Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza irakaslea eta ikertzailea da, […]
Gaurkoa bezalako egun batez, egin zuen Martin Luther King-ek Vietnamgo gerraren aurkako aldarria. 1967ko apirilaren 4a zen. Amerikako Estatu Batuetako afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko ekintzaile garrantzitsuena zen ordurako Martin Luther King Jr. predikari baptista, 1964an Bakearen Nobel Saria eskuratutakoa. Egun hartan bere diskurtsorik garrantzitsuenetakoa eman zuen New Yorkeko Riverside elizan, […]
Martxoko saioa berezia izan da oso, izan ere, ZIENTZIALARI saioaren 10 urteak ospatzeko aitzakiarekin, zuzenean egin dugu, jendaurrean, Kafe Antzokiko Kutxa Beltzetik. EHUren Kultura Zientifikoko katedraren eta Zenbat Gararen ekimenez sortutako elkarlan proiektuaren bidea errepasatu dugu saioaren sortzaile eta lehenengo esatariaren, Xabier Monasterioren, eta katedraren egungo zuzendaria den Iker Badiolaren […]
Durangoko Azokan Sahara, herri bat erresistentzian liburua aurkeztu da eta guk egilearekin solastatzeko aukera izan dugu. Kristina Berasain kazetariak urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariaren nazioarte saileko kazetari moduan lurralde okupatuetara lehendabiziko bidaia egin zuenez geroztik. Euskaraz gaiaren inguruan idatzitako lehendabiziko kazetaritza liburua dugu eta kazetaritza […]
Igande eguerdian, kalean, taberna parean egingo duten jai baten bidez, agur esango dio Gorlizko Xurrut tabernak 38 urteko ibilbide luze bezain oparoari. Xurruten historia gogoratzeko tartea hartu dugu bertako Eneko Alvarezekin, berak urteetan kontzertuak programatzeko ardura izan du eta. 1985ean Rufus eta AHV taldeekin hasi eta gaurdaino, euskal talde ugari […]
Ekonomilaria dugu Niko Cuenca Beristain, enpresabidea.eus hedabide digitaleko koordinatzailea. Bilboko zazpi kaleetako merkatari familia batean sortua, ekonomiaren gaineko webgune horren orrialdeetan eman zigun aitite merkatari ekintzailearen berri, izan ere, haren Beristain lanpara dendan izan zituen lehenengo harremanak enpresa munduarekin, baita euskaltzale giroarekin ere. Gurera ekarri dugu bera pixkat hobeto ezagutzeko, […]
Bilbo Hiria irratiaren 25. urteurrena ospatzeko zuzeneko emanaldi berezia egin genuen Azkuna Zentroan 17:00etatik 19:00etara. 25 urte 25 ikuspegi izan genituen aztergai: hizkuntza, hirigintza, kultura, biztanleria, gazteak, auzoak… Lehenengo irratiaren urteurrenera begira jarri ginen, izan ere, 25 urte bete dira 1997an Zenbat Gara elkarteak Bilbo Hiria irratia martxan jarri zuenetik, […]
Euskal hedabideak hizpide izan ditugu gaur Libe Mimenzarekin. Elorriarra, kazetaria eta komunikazio arloko ikerlaria dugu Libe, Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzailea eta EHUko NOR Ikerketa Taldeko kidea ere bada. Homogeneizazio indarren aurrean eta egungo komunikazio paradigma arin eta azalekoen testuinguruan, euskal esfera komunikatiboak dituen ajeen eta erronken inguruan mintzatu gara. Zer […]
Astero legez, ARGIA astekariaren eduki batzuk aurreratu dizkigu bertako Lander Arbelaitz erredaktoreak. Hasteko, Zaldibarko zabortegiaren kolapsotik urtea betetzear dagoela, azalera eraman du gaia ARGIAk. Zaldibar zona cero liburua idatzi duen Ahoztar Zelaieta kazetaria elkarrizketatu du Estitxu Eizagirrek, hondamendiaren erantzuleei izen-abizenak ipintzeko ikerketa eta dokumentazio ahalegin mardula dugu liburua eta, atzean […]
