Eremuz Kanpo 3×06: “Ta zer ez da Berlin”

25 urte pasa ei dira jendea, askatasun egarriz, justizia nahiz giza eskubideak eta ankerkeria nahiz bizimodu grisa bereizten zituen murrura era baketsuan igo zenetik, jendearen askatasun goseak murruetako harri bakoitza jatea lortu zuenetik, Anarik zubietakoak bere kanta ederrenetarikoan nola.

Murrua eraistea lortu ei zuen jendearen fede onak, askatasunzaletasunak, neba-arreben arteko adiskidetze, bateratzen nahiak. Horrez geroztik, mundua justuagoa da, hamabost hortzetako eskuila dugu denok aukeratzeko eta kaleetako grisa aspaldiko kontua da, den-denok bizi dugun technicolorraren aldean. Ez dago murrurik inon, denak gara libre harat-honat ibiltzeko. Ezer ez da berdin.

Gaurko saioan, garai gris horietara egingo dugu salto. Berlin hizpide, arituko gara murruaren ingurumarian. Gauza asko izan baita eta baita egun ere Berlin, egungo status quoa eraikitzeko funtsezko gertakari loriatuaren eszenatoki, historiaren amaiera gorrotagarri eta interesatuaren akuilu, Bertol Brechten hiri, Kurt Weillen bizitoki, garai bateko musikari ez gutxiren Meka eta egungo eusnoben jomuga turistikoa izateaz gain. Zer ez da Belin?

25 urte pasa ei dira. Zineman. Europan. Munduan. Historian. Ta zer ez da Berlin?

Jaitsi HEMENDIK

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Aire ahizpak, eta BiDeak, buruz-buru kantuan #azoka49

ig. Abe 7 , 2014
Atzo arratsaldean aukera izan genuen Kubako eta Euskal Herriko kantaerak alderatzeko, emakumezko eta ahots-armoniak erabiltzen kantatzen duten bi talde buruz buru ikusita. Aire ahizpak Durangoko Kupela tabernan izan ziren kantu-bazkarian, Durangoko azokan euren Bidexka diskoa aurkeztu ostean. Bazkalostean hara non agertu ziren karibeko euren ahizpa kubatarrak, Danielis eta Danieuris, Las […]

Honekin lotuak