SOLASALDIA: Garoña, Transgenikoak eta AHT

garonaHiru gai horiek jorratu ditu Iñaki Barcenak gaurko Solasaldian. Hasteko, pasa den astean Garoñako zentral nuklearrean beste “istripu txiki bat” gertatu zela komentatu du, hirugarrena apirilean. Ekainean erabaki behar dute Madrilen 40 urte dituen zentrala itxi edo ez. Gero, pasa den astean Eusko Jaurlaritzak ateratako Transgenikoen inguruko legea izan du mintzagai: Iñakiren ustez, legeak gauza onak baditu baina transgenikoen eta ohiko nekazaritza eta produktu biologikoen arteko koexistentzia ezinezkoa da. Bukatzeko, asteburu honetan Euskal Herriko hainbat etxetan agertutako AHTren gastuei buruzko gutuna aipatu du: txanta dela eman dezake baina krisian gastatu nahi duten dirutza publikoa ez da.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Langabezia, Oligopolioak eta BBK

al. Api 27 , 2009
Langabeziaren datuekin hasi du Luis Guridik, etengabe gora egiten ari den horrekin; gainera, ez dago batere garbi zer nolako neurriak hartu behar diren goranzko joera hori gelditzeko. Bestetik, EAEko Leiaren Auzitegiak Eroski, Mercadona eta Carrefourren praktika komertzialak auzitan jarri du eta euren jarduera gehiago kontrolatzeko urratsak aurreratu ditu. Bukatzeko, Xabier […]

Honekin lotuak