Ekainaren lehen igandeko Nora aldizkariak « Itsasertza belaontzian » du erreportai nagusia eta horri lotuta Jon Maiak idatzitako Bitakora kaiera, Hektor Ortega Norako erredakzio-buruak kontatu digunez. Horrezaz gain, Euskara bidaide atalean Donostiako lehen ikastola izan dute hizpide. Gero, « Zuberoako hiru zeinutegiko (kanpandorre) elizak » eta «Benetako basoak » agertzen dira. Bukatzeko, ohiko hiru txango eta ohiko argazki ederra komentatu du Hektorrek. (Hektor Ortega)
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.