Antigone edo ezetzaren beharra estreinatuko du gaur Horman Poster kolektiboak Arriaga Antzokian

Igor de Quadrak zuzendutako ikuskizuna “Antigona” tragedia klasikoaren euskarazko bertsio libre eta garaikidea da. Horman Poster kolektiboko kideek aurreratu dutenez, antzezlan hau, jendarteko arauak, familia kodeak, botere harremanak, egitura desegituratuak eta hauek guztiak kolokan jartzen dituzten pasioen salda odoltsua da.

Xanti Agirrezabala, Maite Aizpurua, Jon Ander Urresti eta Matxalen de Pedro dira antzezlaneko interpreteak. Zuzendariarekin batera, dramaturgia kolektiboaren ariketa burutu eta Antigone eszenikoki berridatzi dute , izan ere, Quadrak azaldu bezala sorkuntza kolektiboaz baliatu dira antzezlana sortzeko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Erlauntza" antzerki obrak pantaila handietara salto egin eta bihar estreinatuko da

og. Aza 5 , 2020
Oholtzatik pantaila handira salto egitea lortu du Mireia Gabilondo aktore, zuzendari eta gidoigileak. 2018an estreinatu zuen “Erlauntza” antzerki obra zuzendu ondoren, bi urtetara, obra zinemetara eramatea lortu du. Antzerkiak izugarrizko ospea izan zuen bere garaian eta formatu berri hau egitea erabaki zuen, egungo testuinguruak sortzen dituen zailtasunen gainetik. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201105_erlauntza.mp3 Deskargatu […]

Honekin lotuak