Laborariak garen arren, aitzur eta palak geldirik utzi ditugu gaur, aldarri egiteko, proletariotza eta prekariadotzarekin bat eginez. Maiatzaren lehena da, langilearen eguna. Horren karietara prestatu dugun saioan langileen egoera eta langile borroka hizpide duten hainbat abesti bildu ditugu: Aire ahizpak (Heia, heia), Oskorri (“Guretzat“, Gabriel Arestiren oroimenez, 1976), Internazionala, Anje Duhalde (langabeak), Imanol (Hamaika ordu), Hertzainak Eutsi gogor (Une etengabeak, 1992), Gontzal Mendibil eta Xeberri (Kapitalismoak), Errobi (Lantegiko hamar manamenduak), Pottoka, Oskorri berriro (Forjarien kanta), barrikadetara joan gara anarkistekin eta Goserekin eutsi egin diogu amets gorriari. Zazpi eskale, Betagarri, Xabier Lete eta Txirrita amaitzeko. Kaskoak jantzi, ukabila estutu eta… Ozen abestu!
ARTAYORRAN: Langilearen eguna kantuz
![](https://www.bilbohiria.eus/bh/wp-content/uploads/2015/05/maiatzak1.jpg)