BERBAZ:FERNANDO CNTko kidea, Panda Security-ko kaleratzeaz eta CNTri buruz.

cntBilboko plaza biribilean aurkitu genuen pankarta baten atzean. Panda Software enpresak ehundaka langile Bilboko egoitzan, eta, dirudienez, lan-baldintza berezi samarrak bertan. Horri aurre egin nahi omen dio CNTko kide den langile batek, baina, hori jakin eta astebetegarrenean kaleratua izan da.

Epaiketaren berri, ekainean espero dugu, eta itxaropentsu dira CNTn horren kasu argiak “kaleratze baliogabetzat” joko dutela, eta langile horrek bere esku izango duela enpresan segitzea ala ez.

Kasu horretan gertatua, Panda enpresa barneko giro bitxia, CNT gaur zer den,… mintzagai, besteak beste. Eta ez utzi Potatoren kantari ondo erreparatu gabe!

Erreferentziak:

http://www.cnt.es/node/783

http://es.wikipedia.org/wiki/Panda_Security

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Argentinako militar batzuen epaiketa

ol. Api 24 , 2009
Maiatzean izango da Sta. Fe probintzian, Argentinako diktadura garaiko zenbait militar, polizia eta epaile baten aurkako epaiketa. Garrantzitsua izango da, Alvaro Hilario kazetariak azaldu duenez, Etxekolatza genozidari duela bi urte ezaritako zigorra eta gero. Militarrek, eta enparauek, fronte batzuk ireki dituzte Diktadura garaiko krimenak zigorrik gabe gera daitezen: mehatxatu  egin […]

Honekin lotuak