Betaurreko handiak jantzita Leioako kale artisten azokan barrena joan gara gaurko saioan. Umore azokak 16. edizioa du aurtengoa, 170 emanalditik gora osatuko dute egitaraua, bertako artistak, kanpokoak eta urrunekoak izango dira. Denak musu truk, bera pipa paketea eskuan egitarauaren errepaso ederra egin dugu. Zirkua, dantza, antzerki fisikoa, clown-a… asko dira kalean ikus ditzakegun adierazpenak eta horiek denak izango dira maiatzaren 21etik 24ra Leioan. Kalea ikuskizun bilakatuko da.
Aizu aldizkariaren 397. zenbakian Toti Martinez de Lezea idazle eta itzultzaileari egin diote elkarrizketa nagusia, aldizkariko koordinatzaile Eñaut Mitxelenak kontatu digunez. Arin-arin atalean Mikel Pagadizabal dugu, eta Bizkaian “Ondarroako Victoria itsasontzia“. Arrosa Irrati Sarea, Berdin elkartea, Gaueko doinuak eta “Badator uda AEKra” artikuluak ere komentatu ditu Mitxelenak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150519solasenautmitxelena.mp3 Deskargatu hemen […]